05 Ots Karlos Martínez B eta Lluís Alexandré, Dark Matters erakusketaren testuaren idazlearen arteko solasaldia.
Otsailaren 9an, 19:30etan
Karlos Martínez B eta Lluís Alexandré, Dark Matters erakusketaren testuaren idazlearen arteko solasaldia.
+
Karlos Martinez B. artistaren La Taller Guneko Edizioaren aurkezpena.

La Taller guneko Edizioak 2010ean hasi genuen grabatu edizioen bilduma bat da. Erakusketa bakoitzeko edizio bat ekoizten dugu eta grabatua artistak erakutsi duen obrari lotua dago. Ekimen hau arte bildumazaletasuna errezteko sortu dugu, kalitatezko proposamenekin.
Karlos Martinez B
(Bilbao, 1982)
Artista. Eskultura marrazkitik abiatuta lantzen du. Lluís Alexandre, Dark Matters erakusketako testuaren idazlearen hitzetan, “Martínez B-ren lanak identitateak eta disidentziak komunitateen eraikuntzan eta ustezko esfera publiko batean duten ikusgarritasunean duten rola arakatu du. Gaur egun, norbanakoaren gorputzean eta haren eraikuntzan zentratzen da, esparru intimo batetik, organoetatik eta horiek beste gorputz batzuekin ezartzen duten kontaktuan, mina eta desira esploratuz.
Bere bakarkako azken erakusketak honako hauek dira: “Gaps & Corners”, Nadie Nunca Nada No, Madril (2023); “Un agujero en el cielo”, Arte eta Historia Museoa, Durango (2022); “Black Patterns”, Carreras Múgica, Bilbo (2021); “Vaciados”, Taca, Palma de Mallorca eta ANTI, Bilbao (2020). 2023ko otsailetik, bere lana, Eusko Jaurlaritzaren eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía Museoko bildumen parte da.
Lluís Alexandre Casanovas
(Ripoll, Girona, 1985)
Arkitektoa, komisarioa eta kritikaria. Doktore egin zen Princetongo Unibertsitatean, “El rediseño del sensorio de José Val del Omar: medios de comunicación, política y espacio en la España franquista” doktore-tesiarekin. Gaur egun, zientzia-aholkulari eta arkitektura-komisario gisa lan egiten du Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoko Bilduma Sailean, eta bertan Hezkuntza Arloko aholkulari ere bada. Alexandre Casanovasek bere arkitekto lana, komisariotza eta proiektu kulturalekin uztartzen du. 2016an, Oslo Architecture Triennaleko komisario nagusia izan zen After Belonging Agency-rekin batera. Reina Sofia Museoan, Niño de Elcheren Auto Sakramental Invisible (2020-2021) erakusketaren talde kuratorialeko kide izan da, baita Vasos Comunicantes. Colección: 1881-2021 (2021) erakusketarena ere bai. La Casa Encendidaren hogeigarren urteurrena ospatzen duen Un piano preparado (2023) zikloaren komisariokidea da, eta Cerezales Fundazioan (Leon) Lo Animal en España (2024) erakusketa prestatzen ari da, eta José Val del Omar: una Técnica con T mayúscula (2024) Kordobako C3A aretoan.
https://lluisalexandrecasanovas.com/aesthetic-behavior-developmental-sequences