LA TALLER etengabe birdefinitzen ari den grafika artistiko garaikidearen inguruko proiektua da, bi egoitzatan kokatua.
Lehen egoitza, LA TALLER, espazio hibridoa da, grabatu tailerra eta galeria aldi berean. Bigarren gunea, ERREDAKZIOA, formatu txikiko inprenta tipografikoa eta kazetaritza laborategia da.
LA TALLER gunearen erakusketa proiektuak grafika hedatutik egiten diren proposamenak ditu ardatz, nahiz eta behin betiko gauzatzeak bestelako agerpenak ekarri.
Proiektu guztietan diskurtsoa lehenesten dugu.
Bestalde, LA TALLER gunean profesionalak eta amateurrak trebatzen dira. Honez gain, aholkularitza profesionala eman, ekoizpen artistikoa egin, eta obra grafikoa editatzen da.
ERREDAKZIOA, LA TALLER gunearen handitzea da. Kazetaritza erredakzio eta ekoizpen esperimentaleko tailer gisa ulertzen da, iraganeko teknologia tipografikoak berreskuratuz.
Bidegurutze honetan lan egiten duten proiektu artistikoak eta editorialak hartzen ditu.
ERREDAKZIOAk proiektu espezifiko bat du: Minerva-Erreportaia ilustratua-El reportaje ilustrado izeneko aldizkaria. Izenburuak berak dioen bezala, Minervak kazetari baten erreportaia eta ilustratzaile batek testu horretarako prestatu dituen ilustrazioak plazaratzen ditu.
Aldizkariaren ilustrazioak prentsa tipografiko batekin inprimatzen dira, eta ekoizpen guztia artearen protokoloen bidez egiten da.
LA TALLER Maite Martinez de Arenazak zuzentzen du. ERREDAKZIOA, La Tallerren hedapena izanik, Tania Arriaga Azkarate du zuzendari.
Gune horiek elkartzeko eta ikertzeko lekuak dira, afektuzkoak eta zorrotzak.
LA TALLER 2010ean ireki genuen, poliki-poliki bizitzeko asmoarekin. Ez dugu lortu, eta okerrera joan gara 2016an ERREDAKZIOA irekitzearekin. Itxura guztien arabera, oraingoz ez dago hobetzeko zantzurik eta abiadura bizian biraderari ematen jarraituko dugu.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Ver