GEMA INTXAUSTI – THE ILLICIT MEETING

Martxoaren 3an eta 4an, 16:00etatik 20:00retara. Martxoaren 5 ean eta 6ean, aldez aurreko hitzorduarekin
Nadie Nunca Nada No (Madril) eta La Taller guneen eskutik

GEMA INTXAUSTI

THE ILLICIT MEETING

educacion_lateral_byn-dark

Martxoaren 3 eta 4ean, Nadie Nunca Nada No eta La Taller guneek Gema Intxausti (Gernika, 1966) euskal artistaren lan aukeraketa bat aurkeztuko dute.

Gema Intxausti 90eko hamarkadaren hasieran hasi zen bere praktika artistikoa garatzen Euskal Herrian. Artista eskultoreen belaunaldikoa da, eta, besteak beste, Ana Laura Aláezek, Miren Arenzanak eta Alberto Peralek osatzen dute. Artista horiek 1980ko hamarkadako euskal eskulturaren hizkuntza berriztuko dute, eta elementu etxetiarrak gehituko dizkiote beren hizkuntzari.ç

Artistaren hasierako lanak, parafinaz, baietaz eta zelloaz eginda daude. Hierarkiaren kontzeptuari eta gorputzari buruzko eraikuntza sozialei buruzko iruzkinak dira. Hauskortasunaren edo naturaren inguruko kontzeptualizazioen aurrean hausnarketa eta statement pertsonal eta politikoa egiten du.

2001ean, Londresera joan zen Farnhameko University College for the Creative Arts unibertsitatean zinema ikastera, eta eskulturarekiko interesari hizkuntza zinematografikoaren berezko elementu narratiboak eta zinemari buruzko erreferentziak gehitu zizkion, besteak beste, The runner ‘s cut (2012), Who do you think you are? (2014), Her Majesty Sylvia M (2015) eta Speaker ‘s corner (2019) lanetan. Hauek statement-a eta ahozkotasuna gai nagusi dituzten obrak izanik.

Gaur egun, bere lanak marrazkiz, testuz eta argazkiz osatutako proiektuetara jotzen du. Proiektu horiek zinema-logiken bidez egituratzen dira, hala nola zatiketaren, errepikapenaren edo omisioaren bidez.

Bi erakusketa-espazioen arteko lankidetza hau bitartekotza-esperimentu berritzaile gisa planteatzen da. Proiektu-nortasuna trukatzean datza, eta era komikoan anidazio trabesti gisa definitzea erabaki dugu. Espazioen programak trukatuz publikoak zabaltzea du helburu.

Nadie Nunca Nada No La Taller guneaz jantziko da. Nadie Nunca Nada No-ren takoietatik, La Taller espazioak bere egiteko moduak azalduko ditu, bi egoitzen luma azalaraziz.



Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad