Denda / Edizioak

Minerva nº2

25,00  BEZ barne

MINERVA 2

El reportaje Ilustrado // Erreportaje Ilustratua

Juan Luis Zabala+Josune Urrutia

Minerva aldizkariaren bigarren zenbaki honetan, Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak “Idazlea futbolariari galdezka Ramon Saizarbitoria eta Asier Illarramendi solasean” erreportaia idatzi eta Josune Urrutia artistak testuari ilustrazioak gehitu dizkio.

Joan den urtearen bukaeran, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Asier Illarramendi, Realak Zubietan dituen instalazioetako lokal batean bildu eta idazleak futbolariari elkarrizketa sakon eta bitxia egin zion. Juan Luis Zabalak bizitakoa bildu eta Minerva aldizkariarendako erreportaia zoragarria idatzi zuen. Ondoren, Josune Urrutiak, XX. mendeko kirol-kromoetan inspiratuta, magiaz beteriko ilustrazioak marraztu zituen.

Erreportaia eta ilustrazioak biltzen dituen euskarria Erredakzioan eta La Tallerren ekoiztu dugu. Argitalpen berri honen zenbait atal, eskuz, aurreko mendearen hasieran egiten zen moduan, teknologia tipografikoarekin inprimatua izan da. Barnean, 100 gramoko Munken Pure-en artik paper-a erabili dute eta azalean 350 gramoko GF-Smith Candy Pink-a. Artisau-ekoizpenak 250eko tirada murritza egitera behartzen du, ezaugarri hori azpimarratzeko asmoz, ale bakoitza kazetariak eta ilustratzaileak sinatuko dituzte.

 

Kategoria