Gabriela Kraviezen lanak zirrikituaren espazio ezegonkor hori arakatzen du, zerbait gerta daitekeen irekitze hori. Zeharkatzeko ahalbidea; intuizioak, desira inkontzienteak eta afektuak gu eramaten uzteko aukera. Muga ehun gisa, elkarlotze moduan pentsatzea; barnealdearen eta kanpoaldearen arteko elkarrekintza sortuz, inklusioa eta bazterketa, existentzia eta existentziarik eza, teoria eta praktikaren arteko elkarrekintza sortuz.
Ehuna, egitura abstraktuen eredu gisa erabiltzen du artistak, marrazteko eta margotzeko; ehun politikoa, geografikoa, kulturala eta estetikoa. Ehuna, testuaren eta arkitekturaren jatorri gisa, gorputza eta genero-estereotipoa aipatzen dituen ehuna.
Eredu honek lan obsesiboa sortzen du, errepikapenean oinarritua, denbora zikliko baten erritmoa eta diferentziak mugarik gabe erreproduzitzeko aukera agerian utziz, espazioa betez, eskala aldatuz eta horrela beste espazio batzuk sortuz, birtualak, mentalak, irudipenezkoak eta sentsualak.
Artistaren praktika, marrazki, pintura, bideo eta testuez osatua dago. Bere jarrera estetiko, poetiko eta ekonomikoarengatik, lan egiterakoan materialen eta baliabideen ekonomia du ardatz.
Gabriela Kraviez (Buenos Aires, 1965eko azaroa) Artista. Paris eta Donostia artean bizi eta lan egiten du. Parisko Arte Ederretako diplomaduna. Estetika eta Arte Garaikideko masterra Paris 8ko Unibertsitatean, eta filosofiako mintegiak Alain Badiourekin, Paris 7ko unibertsitatean. Artelekun ikastaroetan parte hartu zuen eta lan egin zuen 1994 eta 2014 urteen artean.
Erakusketak 2020: “Zeru bat, Hamaika Bide”, Artium, Vitoria-Gasteiz, 2019: Kaldarte, proiektua espazio publikoan, Caldas des Reís, Galizia. “Ruido como piedra en el neumático izquierda”, Halfhouse, Bartzelona, 2018, “Sortzea, ez errepikatzea, Artium Bildumaren lan grafikoak”, Araba, 2018. INTOTO espacio Fondation Ricard, Paris, 2017. “Théâtre du temps”, La Taller galeria, Bilbo, 2016. “Drawing room”, Madril, 2015. Lankidetza Juan Perez Agirregoikoarekin, Jakartako Bienala, 2015. “A Bd Called Belleville”, Magda Bellotti Galeria, Madril eta portfolioa Concreta aldizkarian, 2014. Iruñeko zitadela, 2013. “Polifonía de tiempos”, Bulegoak, Hondarribia.